Nagore Murua eta Aitziber Artola, saridunak

Ataria 2021eko uztailaren 30a

Altzo 2020 Urtekarian zetozen galderei erantzun eta asmatzaileen artean egindako zozketan atera dira irabazleak.

Altzo 2020 Urtekariari dagozkion galderak erantzunez, lehiaketan irabazle izan dira Nagore Murua eta Aitziber Artola. Erantzunak asmatu zituztenen artean egindako zozketan izan dira saridunak. Elkar liburu dendetan erabiltzeko 80 euroko txartela jaso dute. Irudian, alde batetik Nagore eta bestetik Izaro eta Iraide saria jasotzen, Karmen Murua Kultura zinegotziarekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!