BERTSOA

Lotuta

Erabiltzailearen aurpegia Pello Olano 2021eko maiatzaren 30a

Doinua: Maitasuna izan leike.

Telefonoen garaia

aurrerapenak tarteko

_Instagram_ ta abarretan

itxurakeria lepo

_Samsung,_ edota _Xiaomi_

_Iphone_-a bada hobeto

eta batere ez duna

zaharkitua dago seko! 

lagundu egin zezakeen

baina bihurtu da zepo

kablez lotuta geldirik 

zegona umil antzeko, (bis) 

norbaitek askatu zuen

beste guztia lotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!