Ostiralean bukatzen da udaleku irekietan apuntatzeko epea

Ataria 2021eko maiatzaren 26a

Ekainaren 21ean hasiko dira Altzoko Udalak antolatu dituen udaleku irekiak, eta izena emateko azken eguna ostirala da. Udaletxean bete beharko da izen emate orria.

Altzoko Udalak udaleku irekiak antolatu ditu, eta izena emateko azken eguna, hilak 28, ostirala, izango da. Altzoko haur eta gaztetxoentzat da, eta unean uneko neurri eta protokoloak beteko direla aurreratu dute. Eta epez kanpoko izen ematerik ez dela onartuko ere esan dute udaletik.

2009 eta 2018 urte bitartean jaiotakoei zuzendutakoak dira antolatu dituzten udaleku irekiak. Ekainaren 21etik uztailaren 23ra, astelehenetik ostiralera izango dira, 10:00etatik 13:00etara. 

Haur bakoitzarengatik 50 euro ordaindu beharko da, eta izena emateko unea egin beharko da ordainketa. Izen ematea udaletxean egin beharko da, ohiko ordutegian.

Izena emateko orria betetzeaz gain, "bizi dugun egoera dela eta, parte hartzeko baldintzak onartzeko eredua, informatzeko betebeharra eta baimen informatua (hau sinatzeko protokoloa irakurri behar da) betetzea beharrezkoa izango da", adierazi dute udaletik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!