Begiraleak behar dituzte Altzon

Ataria 2021eko maiatzaren 14a

Altzoko Udalak begiraleak behar ditu ekainaren 21etik uztailaren 23ra egingo dituzten udaleku irekietarako. Interesatuek maiatzaren 28a baino lehen aurkeztu beharko dituzte agiriak.

Altzoko Udalak udaleku irekiak antolatuko ditu udari begira, eta begiraleak behar ditu. Udaleku irekiak ekainaren 21etik uztailaren 23ra izango dira, eta 2009 eta 2018 urte artean jaiotako haurrei zuzenduta. Begiraleen kontratazioa ekainaren 16tik uztailaren 23ra bitartekoa izango da, eta izen emate epea zabaldu du.

Beharrezkoa izango da 18 urtetik gorakoa izatea edota 2021ean betetzea, eta euskara ulertu eta ondo hitz egiteko agi izatea.

Baloratuko dituztenen artean daude, zuzendari titulua izatea; begirale titulua izatea; hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen aritzea, ikastaroak, 3. HE / EGA izatea, lan esperientzia eta altzotarra izatea. 

Interesatuek Altzoko udaletxean aurkeztu beharko dituzte curriculuma, nortasun agiriaren kopia, osasun txartelaren kopia eta tituluak, eta informazioa egiaztatzeko dokumentazioa. Maiatzak 28, ostirala, da agiriak aurkezteko azken eguna.

Informazio gehiago nahi duenak 943 65 24 13 telefono zenbakira dei dezake, edo kultura@altzo.eus helbide elektronikora idatzi.

Horrez gain, begirale praktikak egiteko aukera emango zaio pertsona bati, baina horretarako ere eskaera egin beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!