Xabier Rubio Pilarte Lurgaiako kidearen hitzaldia, etzi

Ataria 2021eko otsailaren 24a

Lurgaiako kidea eta biologoa den Xabier Rubio Pilartek hitzaldia eskainiko du ostiralean 18:00etatik aurrera, Batzarremuño Kulturgunean.

Lurgaia Fundazioak bertako basoak berreskuratzeko egiten du lan. Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da eta biodibertsitatearen kontserbazioa eta natura-ondarearen kudeaketa sustatzea du helburu. Horretarako lursailak eskuratzen ditu bere jabeekin, publiko zein pribatuekin, egindako borondatezko dohaintzaren, salerosketaren edo lagapen.hitzarmenen bidez. Jabeok titulartasunari eusten diote, baina lurzoruaren erabilera iraunkorra bermatzen dute, balio naturalak kontserbatuz edo berreskuratuz. Jasa 450 hektarea inguru kudeatzen ditu, gehienak Bizkaian.

Hitzaldian Lurgaia zer den, nola funtzionatzen duen eta zer-nolako lanak egiten dituen argituko du. Era berean, Lurgaia Fundazioarekin sinatutako hitzarmenak zer suposatzen duen azalduko du.  

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!