Planeta hemen hasten delako

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko otsailaren 6a

Planeta hemen hasten delako 16 1612615731384
Planeta hemen hasten delako 1 1612615719853
Planeta hemen hasten delako 2 1612615720829
Planeta hemen hasten delako 3 1612615721478
Planeta hemen hasten delako 4 1612615722129
Planeta hemen hasten delako 5 1612615722812
Planeta hemen hasten delako 6 1612615723548
Planeta hemen hasten delako 7 1612615724141
Planeta hemen hasten delako 8 1612615724825
Planeta hemen hasten delako 9 1612615725498
Planeta hemen hasten delako 10 1612615726342
Planeta hemen hasten delako 11 1612615727099
Planeta hemen hasten delako 12 1612615727753
Planeta hemen hasten delako 13 1612615728634
Planeta hemen hasten delako 14 1612615729595
Planeta hemen hasten delako 15 1612615730475

U30 Aldaketaldiarekin bat eginez, Altzo Azpin 60 zuhaitz landatu dituzte altzotarrek. Altzoko Udalak herriko eskola eta guraso elkartearen laguntzaz gain, Haritzalde elkartearen eta Lurgaia Fundazioaren laguntza izan du landaketa egiteko. Ekimen sinboliko moduan egin dute landaketa.

Zaldibar gogoratuz eta Larreko Mahaiaren U30 Aldaketaldiarekin bat eginez, Altzoko Udala ekimenera batu da, eta Altzo Azpin zuhaitz landaketa burutu dute gaur goizean. Euria eginagatik, eta lokatza egonagatik ere aurrera egitea erabaki dute altzotarrek. 24 pertsona elkartu dira guztira.

Bertako haritzak, gorostiak, elorri zuriak eta beltzak, sagar minak, makatzak eta erramuak landatu dituzte. Guztira 60 landare. Haritzalde Naturzaleen Elkartea elkarteak Altzoko Udalaren laguntza izan du. Aldez aurretik, baso zatia udalak garbituta jarria zuen gaur landaketa egin ahal izateko. Elkarlanean egin dute eta Lurgaia Fundazioaren laguntza ere izan dute gaurko landaketa egiteko. "Umeek lan bikaina egin dute", adierazi dute elkarteko kideek.

Atzo ere Altzon izan ziren Haritzalde elkartekoak, eta hitzaldia eskaini zieten herriko haurrei zuhaitzek eta basoek duten garrantzia azaltzeko, eta biodibertsitatearen kontserbazioari begira. Ondoren, Altzoko Handiaren tamainako gorosti eder bat landatu zuten, herrian bertan, frontoiaren ondoan. "Planeta hemen hasten delako, ekin egin behar zaio", diote ozen elkartetik. "Aldatu behar da sistema, ez planeta eta ez klima", diote.

Gaurko lanaren ostean jarraipena egingo diete zuhaitzei eta baita inguruari, eta besteak beste, zuhaitzei babesgailuak jarriko dizkiete.

Amaitzeko, omenaldi txiki bat egin nahi izan diete, gaur urtebete, Zaldibarko zabortegian hil ziren bi langileei. Joakin Beltran eta Alberto Sololuze gogoan izan dituzte, eta lanak bukatuta minutu bateko isilunea egin dute basoan bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!