Hitzaldia eta zuhaitz landaketa egingo dituzte Altzon

Ataria 2021eko otsailaren 4a

U30 Aldaketaldia ekimenaren barruan, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Altzon hitzaldia eta zuhaitz landaketa antolatu ditu biharko eta etzirako.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Altzoko herriarekin batera U30 Aldaketaldiaren barruan ekimenak antolatu ditu.

Zuhaitzak aukeratu dituzte landaketa oso ekintza sinbolikoa delako, eta "klima aldaketaren aurkako borrokan gure aliatuak direlako". Lehenik eta behin hitzaldia eskainiko dute, eta gero zuhaitza landaketa. "Krisialdi Ekologiko globalaren aurrean berehalako aldaketa sakona behar da" diote antolatzaileek.

Bihar, Altzon, 10:30ean, Bertako zuhaitz eta basoen garrantzia hitzaldia eskainiko dute Imaz Bertsolaria Eskola Txikian. Antolatzeko, eskolaz gain, Santilazpi Gurasoen Elkartea, Lurgaia Fundazioa eta Altzoko Udalaren laguntza izan dute. Hitzaldiaren ostean, gorosti baten landaketa egingo dute.

Larunbatean, berriz, Zuhaitz landaketa egingo dute, 10:00etatik aurrera. Lau eragileen laguntzarekin egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!