Aurtengo saskia Eluseta baserrira

Ataria 2020ko abenduaren 23a

Altzoko Udalak urtero saski eder bat zozkatzen du herritarren artean, eta aurtengoak jada badu jabea.

Urte bukaera guztietan bezala, aurten ere, Altzoko Udalak saski eder bat zozkatu du herritarren artean. Aurtengoan, Intxausti auzoko Eluseta baserria izan da zorteduna, eta dagoeneko jaso dute saskia udaletxean.  Egokitutako zortedun zenbakia 48a izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!