Altzoko eskolan 600 euro bildu dituzte sahararrentzat

Ataria 2020ko abenduaren 21a

Altzoko Imaz Bertsolaria eskolan 600 euro bildu dituzte zozketarako txartelak salduta.

Tolosaldea Sahararekin elkarteari emateko diru bilketa egin dute aurten ere Altzoko Imaz Bertsolaria eskolan.

Egoera berrira egokituz, familia bakoitzak saskia osatzeko nahi duen produktua eraman du eskolara. Pandero batetik hasi, eta panpina edota jateko eta edateko produktu ezberdinez osatutako otarra osatu dute  zozketatzeko, eta txartelak saldu dituzte dirua biltzeko. Guztira, txartelez txartel, 600 euro osatu dituzte, eta saskiaren zozketa biharko loteriaren zenbakiarekin aterako da. 

Gaur ekitalditxoa egin dute eskolan, eta Tolosaldea Sahararekin elkarteari txekea eman diote eskolako haurrek. Gregorio Eizagirre izan da bertan txekea jasotzeko.

Ez da dirua biltzea soilik Altzon egiten dutena. Saharaz eta sahararrez, eta bizitzen ari diren egoeraz zerbait ikasi dute Altzoko haurrek. Eskolako ikasle helduenekin landu dute gaia irakasleek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!