Urte bukaerako egitaraua prest dute

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 10a, 07:57

Bihartik abenduaren 20ra bitarte, Olentzerotan Jakin-minez izenburupean, gazteei nahiz helduei zuzendutako egitaraua antolatu dute, hitzaldi, kontzertu nahiz tailerrekin.

Beste urte batez, Gabonen bueltan kultur egitarau oparoa antolatu dute Altzon. 24. urtez ospatuko dute aurten Olentzerotan Jakin-minez, eta urtero moduan, askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango da.

Bihar hasiko dira ekitaldiak, eta abenduaren 20ra bitarte, hitzaldiak, tailerrak, kantaldiak edota mahai inguruak izango dira, gaztetxo zein helduentzat. Altzoko kultur batzordetik herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldietan parte hartzera, gogoratuz, horretarako udaletxean edota liburutegian gonbidapenak jaso beharko direla. Bestalde, azken urteetan azoka egin izan dute, baina, egungo egoerak bultzatuta, aurtengo egitarauan ez dute azokarik sartu.

EGUTEGIA

Abenduak 11

Mugak erdian, ala erdian mugatzea? Mugak eta mugarriak. Mugarri hitza erabat barneratua dugu, baita zentzu figuratuan ere.Zergatik mugatu? Zer dira mugak eta mugarriak? Nola bete dute beren funtzioa denboran eta espazioan? Mugarriak erdian ertzak mugatzeko? Ertzetan erdia mugatzeko? Xabier Kerexeta etnografia teknikaria gordailuan Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan. Batzarremuñon, 19:00etan.

Abenduak 13 eta 20

Kokedama tailerra. Tolosako Kaiz lore dendako Joserra Caminosek gidatuta, landare apaingarriak egiteko teknika japoniarraren oinarriak landuko dira, Batzarremuñon, 10:00etan.

Abenduak 16

Arrastoan. 1974. urtean Tolosaldeko espedizio batek Laponia gurutzatu zuen alderik alde, eta aitzindariak izan ziren horretan. Hainbat urte geroago, 2017ko neguan, lau lagunek beste bidaia bat egin zuten Laponiara. Bidaia horren kontakizuna da, hain justu, Arrastoan 50 minutuko dokumentala, eta Josu Iztuetak eta Iker Iriartek aurkeztuko dute, Batzarremuñon, 19:00etan.

Abenduak 17

COVID-19a, hone guztiaren ondoren, zer? Solasaldia Elixabete Ganzarain Oyarbide familia medikua,

Maialen Ganzarain Oyarbide zainketa intentsiboetako medikua, Kontxi Alicostes Murua psikologoa eta

Fermin Murua Gorostidi, baserritarrarekin. Batzarremuñon, 19:00etan.

Abenduak 18

Bidea Ipar. Iker. Mendia. Etxea dokumentala emango dute, eta Karreraren kirol ibilbide oparoan zehar bizitako bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztuko du Unai Ugartemendia idazlearekin batera. Batzarremuñon, 19:00etan.

Abenduak 19

Ipuin saio parte hartzailea. 2-5 urte artekoentzat, Intujai teatroren eskutik, liburutegian, 15:45ean.

Arte eszenikoen adierazpen tailerra. 6-12 urte artekoentzat Intujai teatroren eskutik, Batzarremuñon, 16:45ean.

Aire ahizpen kantaldia. Urepeleko hiru ahizpek osatutako taldea. Miren, Amaia eta Paxkalin, Xalbador bertsolariaren bilobak dira eta etxekoengandik, familia giroan ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak abesten dituzte. Duela bost urte, Bidexka diskoa plazaratu zuten, Mixel Labegerie, En?aut Etxamendi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren hitzak eta kantuak aurkeztuz. Emanaldia elizan izango da, 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!