2020/12/18 19:00
Iker Karrera, Bidea Ipar. Aurkezpena eta solasaldia.
Bi urte baino gehiago daramatza eliteko lehiaketetatik kanpo, baina Iker Karrerak trailaren munduan utzi duen oinatzak sakona izaten jarraitzen du. Iker. Mendia. Etxea dokumentala ikusiko dugu eta bere kirol ibilbide oparoan zehar bizitako bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztuko digu Unai Ugartemendia idazlearekin batera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?