2020/12/11 19:00
Xabier Kerexetaren hitzaldia: Mugak erdian, ala erdia mugatzea?
Mugak eta mugarriak. Mugarri hitza erabat barneratua dugu, baita zentzu figuratuan ere. Mugarri objektuarengan, aldiz, espazioa ulertzeko filosofia oso bat dago, espazioa erabiltzeko modu zehatzetan gauzatzen dena. Sailak, lurrak eta urak, mugatu beharra; gureganatzeko edo besterentzeko ... Zergatik mugatu? Zer dira mugak eta mugarriak? Nola bete dute beren funtzioa denboran eta espazioan? Mugarriak erdian ertzak mugatzeko? Ertzetan erdia mugatzeko? Horretaz hitz egingo digu eta zalantzak argituko dizkigu Xabier Kerexetak. Etnografia teknikaria da Gordai- luan, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?