2020/12/19 19:00

Olentzerotan jakin-minez

Olentzerotan jakin-minez
Eliza, Altzo

Aire ahizpen kantaldia.

Aire Ahizpak taldea, Urepeleko hiru ahizpek osatua da. Miren, Amaia eta Paxkalin, Xalbador bertsolariaren bilobak dira eta etxekoengandik, familia giroan ikasitako bertsoak, kantu herrikoiak, Ez Dok Hamairu taldeko kantuak ematen dituzte. Duela bost urte, Bidexka diskoa plazaratu zuten Erroa argitaletxearekin. Horretan, Sébastien Desgrans musikariaren laguntzarekin, Mixel Labegerie, Eñaut Etxamendi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete eta Xalbadorren hitzak eta kantuak aurkezten dituzte, naturaltasunez, interpretazioan hitzei emanez lehentasuna eta hiru botzetan harmonizatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!