Amak taldearen kontzertura joateko sarrerak Ostatuan eskura daitezke

Ataria 2020ko irailaren 15a

Altzon eskainiko du kontzertua Amak taldeak, ostiralean.

20:00etan hasiko da ikuskizuna eskolako jolastokian. Doan da kontzertua, baina joan nahi duenak sarrera eskuratu beharko du. Sarrerak herriko ostatuan lortu daitezke. Amak taldea, altzotarra den Maixa Lizarribarrek, eta Kristina Solanok, Amaia Orejak eta Alaitz Telletxeak osatzen dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!