Altzon bada zer ikusia

Ataria 2020ko uztailaren 30a

Altzon bada zer ikusia 1 1596133691335
Altzon bada zer ikusia 2 1596133692376
Altzon bada zer ikusia 3 1596133693005
Altzon bada zer ikusia 4 1596133693481
Altzon bada zer ikusia 5 1596133693992
Altzon bada zer ikusia 6 1596133694217
Altzon bada zer ikusia 7 1596133694697
Altzon bada zer ikusia 8 1596133695099
Altzon bada zer ikusia 9 1596133695626
Altzon bada zer ikusia 10 1596133695922
Altzon bada zer ikusia 11 1596133696280

Altzon San Inazio jaiak ez, baina kultur ekitaldiak antolatuak dituzte San Inazio egunaren bueltan. Modu mugatu eta neurtuan antolatuak dituzte, eta gaur trikitilariak eta dantza izan dituzte. 

Gaurko goiza trikiti doinuekin esnatu da Altzon. Herriko Loatzoko trikitilariek Altzoko kaleak zeharkatu dituzte musika doinua jarriz herriari.

San Inazio egunaren bezpera izaki, festa eguna izango zuten altzotarrek. Gaur, ordea, goizeko trikiti doinuez gain, dantza ikuskizuna izan dute: Errimak bi oinetan dantza ikuskizuna, Haatik Dantza Konpainiaren eskutik. Eserlekuak bete dituzte, segurtasun neurriak betez.

Hurrengo bi egunetan ere izango dute kultur ekitaldiez gozatzeko aukera.

Uztailak 31, ostirala

San Inazio eguna

Goiz eresia herriko txistulariekin.

19:00. Bertso jaialdia. Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Manu Olano.

Abuztuak 1, larunbata

12:30. Artea dantza taldearen ikuskizuna.

Oharra: Ikuskizunetako sarrerak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik jakinaraziko da sarrerak non eta nola eskuratu daitezkeen. Ekitaldi guztietara maskara eraman beharko da eta unean uneko baldintzek eskatzen dituzten segurtasun neurriak bete beharko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!