Nora Arsuaga eta Daniel Irizar, saridunak

Ataria 2020ko uztailaren 30a

Arsuaga, Murua eta Irizar, sari banaketan.

Altzo 2019 Urtekariko galderak erantzun dituztenen artean suertatu dira irabazle Nora Arsuaga eta Daniel Irizar.

Altzo 2019 Urtekaria hilabete hasiera aurkeztu zuten, eta bertako galdera sorta erantzun dutenen artean zortedunak izan dira Nora Arsuaga eta Daniel Irizar. Erantzunak asmatu zituztenen artean egin dute zozketa, eta zortedunak izan dira bi herritarrak.

Elkar liburu dendetan erabiltzeko 80 euroko txartela jaso dute. Karmen Murua Kultura zinegotziaren eskutik jaso dute saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!