Eskatu daitezkeen liburuen zerrendak herritarren eskura

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

 Altzoko Udalak irakurri nahi duenari erraztasunak jarri dizkio. Liburuak eskatu ditzakete herritarrek. Bi urtetik hasi eta hamabi urte bitarteko haurrei begirako liburuen zerrenda gomendagarria herritarren eskura jarri du udalak bere web orrian. Eta horrez gain, liburutegian dauden gainerako liburu guztien zerrenda ere osatuta jarri du inork libururen bat eskatu nahiko balu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!