Igandean, berriz, eta berdintasuna gaitzat hartuta, Argazki Rallya egingo dute herrian zehar.
Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Mariren Alabak eta udaleko berdintasun sailak antolatuta, Martxoa Morea ekitaldi sorta bukaerara iritsiko da asteburuan. Etzi, Berdea da more berria liburuaren aurkezpena egingo du Onintza Irureta idazleak, 17:00etan, Batzarremuñon.
Igandean, berriz, eta berdintasuna gaitzat hartuta, Argazki Rallya egingo dute herrian zehar.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?