Altzoko Ostatuaren ustiapena lehiaketara atera du udalak

Ataria 2019ko abe. 19a, 08:16

Interesatuek urtarrilaren 13a izango dute eskaintzak aurkezteko azken eguna; hamar urteko kontratua egingo zaio esleipendunari.

Altzoko Udalak herriko ostatuaren ustiapena lehiaketara atera du. Altzoko ostatuan taberna, jatetxea, denda eta informazio puntua eskaintzeko zerbitzuak ustiatu beharko ditu esleituak, eta kudeatzeaz gain, instalazioak mantendu beharko ditu.

Lehiaketa bidez aukeratua izango da ustiapena aurrera eramango duena, eta kontratuaren iraupena 10 urtekoa izango litzateke. Pertsona fisiko eta juridikoek parte hartu ahal izango dute, eta esleipendunak 2.000 euroko bermea jarri beharko du. Interesatuek urtarrilaren 13a izango dute beraien eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Proposamenak Altzoko udaletxean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Udaletik adierazi dute, kontuan hartzeko udal bulegoak itxita egongo direla abenduaren 24tik urtarrilaren 1era bitarte, biak barne.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa bi kartazaletan banatu beharko da. A kartazalean, I. eranskina, kontratatzeko gaitasuna eta kaudimena aurkeztu beharko dira. B kartazalean, II. eranskina eta Lan Memoria, esleitzeko irizpideak eta lan proposamena. Informazio guztia Altzoko udaletxean edo 943 65 24 13 zenbakira deituta lor daiteke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!