"Duela hamaika urte Senegaldik atera nintzenean, ez nuen uste beltza izate hutsa kondena izango zenik..." dio Pape Niang-i buruzko liburuak. Atzo, Altzon, Senegaldik Bilborako bidean, migrazio prozesuan Pape Niang-ek bizitako barne-bidaia aurkeztu zuen Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariak, bere liburuan. Solasaldira, 30 bat herritar elkartu ziren.