Altzon Azoka Eguna ospatzen ari dira gaur. Herritarrek nahiz kanpotik etorritakoek postuz bete dute frontoia, eta txiki geratu da. Janarien eta edarien postuak ez ziren falta, eta artisau postu ugari izan da. Berrikuntza modura, patearen eta kontserben postu bana izan dira, baita bi upategi ezberdinetako ardoak ere. Bestetik, taloen postu bat ere izan da, eta herriko gazteek ere barra jarri dute, pintxoekin eta edariekin.