Asfalto berria bota dute, eta auzunearen sarrera irteeretan bidea estutzeko koska batzuk jarri dituzte. Altzoko Udalak lan hauek egiteko ez du dirurik jarri behar izan, guztia aldundiaren esku dago. Errepidea margotu ahal izateko eguraldi onaren zain daude langileak, eta lanekin bukatzeko bide seinaleak jartzea baino ez zaie falta.