Kutxazaina kendu nahi dutelako kexu da Altzoko Udala

Ataria 2019ko azaroaren 13a

Altzoko Udalak herrian duten kutxazaina kendu nahi dutela salatu du. Kutxak, udaletxeko eraikinaren sarreran duela 12 urte jarri zuen kutxazaina, hau da, 2007. urtean.

Txomin Rezola alkateak adierazi duenez: «Alkate kargua hartu, eta berehala etorri ziren kendu egingo zutela esanez. Ezetz esan genien, eta urtebetez luzatzea lortu genuen, baina kendu egin nahi digute». Altzotarrei zerbitzu bat ematen die herrian kutxazaina izateak, eta kutxazainik ezean, nahi eta nahiez, herritik atera beharko dutela nabarmendu du: «Herritarrei ematen dien zerbitzuaz gain, taberna bat ere badugu herrian, eta kanpotik datozenentzat ere garrantzitsua da herrian kutxazaina izatea».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!