Iñaki Olano hirugarren Basajaun Trail Race mendi lasterketan

Ataria 2019ko azaroaren 4a

Nafarroako Lokiz mendilerroan jokatu zen larunbatean lasterketa, lehen aldiz. Altzotarrak distantzia luzean hartu zuen parte. 

43 kilometroko ibilbidea hirugarren postuan amaitu zuen Iñaki Olanok larunbatean, Basajaun Trail Race lasterketan. 2.550 metroko bataz besteko malda positiboa izan zuten korrikalariek. Altzotarrak 04 ordu, sei minutu eta 28 segundo behar izan zituen ibilbidea amaitzeko. Bigarren postua oso gertu izan zuen Olanok, Daniel Agirre 10 segundo aurretik helmugaratu baitzen. Erraz irabazi zuena Xabier Zarranza izan zen, 3.58.14ko denborarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!