Altzoko jaiak 2019

Aspertzeko betarik ez dago Altzon

Irati Urdalleta 2019ko uztailaren 31

Txakolin dastaketarekin ase dute egarria eta punteria onena nork duen jakin dute toka txapelketan.

San Inazio egun bete-betea daukate Altzon. Goizeko txirrindulari lasterketaren ondoren, txakolin dastaketa izan dute. Gainera, txorizo eta haragi egosi pintxoak ere eduki dituzte aukeran.

Bitartean, toka txapelketa ere egin dute. Hainbat txandaren ondoren, Joseluk izan du punteriarik onena eta berari eman diote garaikurra. Gaur gauera arte jarraituko dute festan Altzon. Egitarau osoa hemen ikusi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!