11:00etarako Altzoko txirrindulari txikiak plazara hurbildu dira, txirrindulari lasterketan parte hartzeko prest. Adinaren arabera, hainbat mailatan banatu dira.
Irabazleei dagokienez, Markel Erauskinek lortu du garaikurra sei urte artekoetan, Manex Luluagak zazpi eta zortzi urtekoetan, Martin Arsuagak bederatzi eta hamar urtekoetan, Oier Orejak hamaika eta hamabi dituztenen artean eta Eneko Muruak hamahiru eta hamalau urtekoen mailan.
Lasterketa amaitutakoan, taldeko argazkia atera dute parte hartzaile guztiek eta hamaiketakoa ere izan dute, indarrak berreskuratzeko. Oraindik badago festaz gozatzeko aukera Altzon. Ikusi egitaraua hemen.