Altzoko jaiak 2019

Festazaleen harrobia sendo

Ataria 2019ko uztailaren 30a

Jaietako egun handiaren bezperan, altzotar gaztetxoenek jolasean aritzeko tartea izan dute pilotalekuan.

Saltoka aritzeko puzgarriak, lasterketarako lehian aritzekoak, txirristak, indar ariketak eta badmintona. Hori guztia bildu da, gaur, Altzoko pilotalekuan, herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako.

Bihar dute jai egun handia, San Inazio, baina festazaleen harrobia ondo zaindu behar da, eta zalantzarik ez da Altzoko muinoan prest direla saninazioen kimu berriak.

Bazkalondoan bezpera guztiek duten indarrak, egitarau oparoa martxan izango da Altzon, iluntzeko zikiro jatearen atariko. Ikusi egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!