Heldu dira festa egunak Altzora, urte osoa zain pasatu eta gero. Hala azaldu dute bozgorailutik, txupinazoa bota bezain pronto, eta "Gora Altzo!" oihukatuz ekin diote bost eguneko oasiari; festak San Inazio egunean bertan amaituko dira aurten.
Eguraldi petralak pilotalekura lekualdatu du, halabeharrez, aurtengo saninazioen hasiera, eta aterpetik egin diote ongietorria. Marrazki lehiaketaren irabazleari saria eman, gozokiak banatu eta herriko dantzari txikien emanaldiak sortu ditu jaietako lehen txalo zaparradak, eta paella jatearekin egingo dute bazkari legea.
Datozen egunetako egitaraua ikusteko, egin klik hemen.