Maite Larbururen kontzertua gaur, Altzon

Ataria 2019ko uztailaren 5a

Biolin-jotzaile eta kantariak 'Hezurren azpian' diskoa aurkeztuko du 22:00etatik aurrera, Batzarremuñon.

Hernaniko biolin-jotzaile eta kantariak bere lehen bakarkako lana aurkeztuko du gaur, Altzoko Batzarremuñon, 22:00etatik aurrera. Hezurren azpian izena du hamaika kanta biltzen dituen diskoak, eta Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin kaleratu du.

Larburuk urte asko eman ditu Amsterdamen eta bertan ezagutu zuen Josh Cheathman. Biek Neighbor osatu zuten eta bi disko kaleratu: Ura patrikan duela sei urte, eta Hau, ondoren. Amsterdameko ibilbidea atzean utzita, Euskal Herrira itzuli da Larburu, eta bakarlari moduan atera du Hezurren azpian. Gaur entzun ahal izango da Altzon, eta sarrerak 5 euro balio du. Kontzertuarekin borobilduko dute gaua altzotarrek, izan ere, lehenago, 19:30ean, urtekaria aurkeztuko dute udaletxeko ekintza aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!