Europarako txartelak Altzon erabakiko dira

Ataria 2019ko ekainaren 28a

Almitza elkarteak antolatzen duen  2019ko Sega Ligaren hirugarren eta azken saioa egingo da bihar, larunbata, Altzon. Etxeberri-Azpiko belardian egingo da eta 18:00etan hasiko da.

Ligako txapeldunak jakiteaz gain, Europako Sega Txapelketarako txartelak zeinentzat diren ezagutuko da.

Europara begira hamabost heldu joango dira, horietatik 10 gizonezkoak eta bost emakumezkoak. Gizonezkoetan 30 urtetik gorakoak gehienez hiru izango dira, eta emakumezkoetan bakarra. Azken neurri hau Europako Txapelketako antolatzaileek hartutakoa da segalari gazteen parte hartzea indartzeko. Gaztetxoen mailatik, 2005ean edo ondoren jaiotakoak, bi mutil eta neska bat joango dira. Gizonezko helduek 10x10 metroko saila ebaki behar dute eta beste guztiek  5x7 metrokoa. Azkarren mozten duenak lortzen ditu puntu gehien, baina txukuntasuna ere kontuan hartzen da, eta horren arabera denbora gehitu daiteke parte hartzaileari.

Eskualdetik ondoko segalariak ari dira parte hartzen ligan: Jugatx Agirre berastegiarra, Ainara Otamendi ibartarra, Alaitz Imaz hernialdearra, Luixa Uzkudun leaburuarra, Amets Otegi gazteluarra, Sheyla Sarasola lizartzarra, Izadi Arrospide leaburuarra, Mikel Lizartza tolosarra, Joakin Garmendia anoetarra, Koldo Arzellus tolosarra, Arkaitz Gabirondo gazteluarra, Amaiur Arrospide leaburuarra eta Iñigo Etxabe belauntzarra.

Sailkapena

EMAKUMEZKOAK

  1. Alaitz Imaz            120p
  2. Ainara Otamendi   117p
  3. Maider Garmendia   116p
  4. Angels Breto            111p
  5. Luixa Uzkudun         111p
  6. Graxi Elosegi            110p
  7. Sheila Sarasola         108p
  8. Susana Lopez            107p
  9. Jugatx Agirre            107p
  10. Garazi Urkiola            101p
  11. Irati Astandoa            58p
  12. Ainhoa Mazkiaran      50p


GIZONEZKOAK

  1. Bixente Mitxelena            118p
  2. Jexux Mari Goenaga       117p
  3. Migel Mari Jauregi           115p
  4. Julen Gabirondo              113p
  5. Koldo Arzellus                 111p
  6. Jon Otegi                         111p
  7. Mikel Lizartza                  109p
  8. Pabi Astondoa                 105p
  9. Joxe Atin                          104p
  10. Mikel Alkorta                   104p
  11. Suharri Irazustabarrena  103p
  12. Joakin Garmendia            98p
  13. Amaiur Arrospide             96p


NESKAK

  1. Izadi Arrospide            120p
  2. June Mikeo                  118p


MUTILAK

  1. Josu Mendizabal            119p
  2. Jokin Mikeo                    117p
  3. Arkaitz Gabirondo          117p
  4. Iñigo Etxabe                   115p
  5. Auritz Alkorta                 120p
  6. Oier Mitxelena               118p
  7. Mattin Etxarri                116p
  8. Xabi Beamont               114p
  9. Oier Tejeria                     56p

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!