Solstizio Festarako prest dituzte ekitaldiak, Altzon

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Altzoko Udalak Solstizio festa prestatu du. Bihar aurpegiak margotzen ikasteko ikastaroa izango da, 17:00etatik aurrera.

19:00etan, igandeko festarako prestaketa bilera irekia izango da, eta 19:30ean, Erraiak. Arbasoen oihartzuna dokumentala eskainiko dute Batzarremuñon. 20:15ean, igandean sua pizteko egingo den irrintzi kolektiboaren entsegua egingo dute. Igandean, 19:00etatik aurrera izango da festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!