Bertan, bertakoa eta bertakoek prestatzeko

Ataria 2019ko ekainaren 7a

Tolomendi elkartea hainbat saio eskaintzen ari da, eskualdeko ostatuen kudeaketa egokia izan dadin; Altzon izan da azkena.

Tolomendi Landa Garapen Elkarteak, HAZI fundazioarekin elkarlanean, ekin die eskualdeko ostatuetan bertako produktuen erabilera sustatzeko prestakuntza saioei. Altzon izan zen hirugarrena, joan den asteartean, eta azalpen teoriko nahiz praktikoak uztartu zituzten lehen modulu horretan, Sonia Tapiaren eta Roberto Ruizen laguntzaz.

Formakuntza hori Tolomendik berriki osatutako azterketa baten ondorio da: landa garapen elkarteak eskualdeko ostatuen funtzionamendua izan zuen ikergai, eta haien kudeaketa egokia bermatzeko proposamena egin zuen, besteak beste, bertako ostatuetan bertako produktuak kontsumitzeko, eta ostalarien eta saltzaileen harremanak sortzeko nahiz hobetzeko.

Horrela, Altzoko saioaren ondotik, Tolomendik laugarren eta azken hitzordua eskainiko die, interesa duten ostalariei, datorren udazkenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!