Altzoko Iñaki Olanok irabazi du Goizutrail

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 14a

Argazkia: www.erran.eus

Larunbatean izan zen Goizuetako mendi lasterketan, altzotarra izan zen garaile 25 kilometroko ibilbide luzean.

25 kilometroko ibilbidean azkarrena izan zen altzotarra, 2 ordu 10 minutu eta 25 segundoko denborarekin. Bere atzetik sailkatu ziren Xabat Manzisidor azpeitiarra eta Xuban Ezeiza urnietarra. 212 korrikalarik hartu zuten VI. Goizutrail mendi lasterketan, horietatik 99k ibilbide luzea egin zuten eta gainontzekoek 10 kilometroko laburra. Horrez gain, berrikuntza modura,  bikoteka 25 kilometro egiteko aukera ere egon zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!