Baserritarren Eguna ospatzeko afarian izena eman behar da

Ataria 2019ko maiatzaren 2a

Altzoko Udalak Baserritarren Eguna antolatu du. Maiatzaren 15a asteazkena denez, hilaren 18an, larunbatean, ospatuko dute.

20:30ean, Altzo Muñoko Santa Maria elizan meza izango dute, eta ondoren afaria, Altzoko Ostatuan. Afaltzera joan nahi duenak izena eman beharko du hilaren 16a, osteguna, baino lehen,  udaletxeko 943 65 24 13 telefono zenbakira deituta edo Altzoko Ostatuko 943 65 22 62 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!