'Argentina, aborto legala orain' solasaldia, bihar, Altzon

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko mar. 14a, 16:54

Martxo Morea antolatu dute Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Mariren Alabak eta udaleko Berdintasun Sailak. Greba orokorrarekin hasitako egitarauak, ordea, hilabete osoa hartuko du.

Bihar bertan, solasaldia izango dute Argentina, aborto legala orain eta bertako Las Bomberas erakundeko partaide bati egindako elkarrizketaren berri emango dute. Astebete beranduago, irrintzi tailerra izango da. Irrintziak botatzeko teknikak eta osasunean dituen onurak erakutsiko ditu Amaia Garciak. Azken ekitaldian, esaterako, Erradikalak ginen antzezlanaren entsegu orokorraz gozatzeko aukera izango da. Umorez, eta bertso eta bakarrizketa formatuari eutsiz, feminismoa zehar lerrotzat hartutako saioa izango da.

MARTXO MOREA

Martxoak 15, ostirala

19:00. Argentina, aborto legala orain solasaldia, Oihane Artolaren eskutik, Batzarremuñon.

Martxoak 22, ostirala

19:00-21:00. Irrintzi tailerra, Amaia Garcia Uriondo bermeotarraren eskutik, Batzarremuñon.

Martxoak 23, larunbata

17:00. Edurne zuriren ipuin berria ipuin kontaketa, Leire Zinkunegiren eskutik, Batzarremuñon.

Martxoak 30, larunbata

17:00. Hairspray filma, balioanizteko gelan.

17:00. Erradikalak ginen antzezlanaren entsegu orokorra, 16 urtetik gorakoentzat, Batzarremuñon.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!