Et Incarnatusen kontzerturako sarrerak erosteko aukera, bihar arte

Ataria 2018ko abenduaren 19a

Abenduaren 30ean Altzo Muñoko elizan eskainiko den kontzerturako sarrerak Udaletxean eta Udal Liburutegian izango dira salgai herritarrentzat, abenduaren 21era arte. Gerora, emailez erreserbatu beharko dira.

Abenduaren 30ean, kontzertu bikoitza eskainiko du Et Incarnatus orkestrak, kolaboratzaile batzuekin laguntzarekin. Bi saio izango dira, bata eguerdian, 12:30ean; eta bestea arratsaldean, 17:00etatik aurrera.

Besteak beste, Maider Zabalegi, Aitor Furundarena, Maixa Lizarribar altzotarra, Enrike Solinis, Tapia eta Leturia, eta Lain musika taldeko abeslari izandako Leire eta Kristina izango dira emanaldian.

Sarreren aurretiko salmenta bihar amaituko da. 12 urtetik gorakoek 5 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzagatik, eta beherakoek berriz, dohain izango dute emanaldia baina sarrera hartu egin beharko dute.

Hilaren 22tik aurrera sarrerak hartu nahi dituenak, erreserba egin beharko du altzosarrerak@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz, eta izena, sarrera kopurua eta emanaldiaren ordua adieraziz. Sarrera hauek eliz atarian jasoko dira egun berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!