Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Eraso guztiak salatuz eta saretze feministaren garrantziaz ohartuz

Ataria 2018ko azaroaren 26a

Altzon azaroaren 25eko ekita 1 1543248867703
Altzon azaroaren 25eko ekita 2 1543248868085
Altzon azaroaren 25eko ekita 3 1543248868256
Altzon azaroaren 25eko ekita 4 1543248868397
Altzon azaroaren 25eko ekita 5 1543248868559
Altzon azaroaren 25eko ekita 6 1543248868736
Altzon azaroaren 25eko ekita 7 1543248868932
Altzon azaroaren 25eko ekita 8 1543248869082
Altzon azaroaren 25eko ekita 9 1543248869213
Azaroaren 25aren harira, ekitaldia egin zuten (B)eroa Talde Feministak eta Mariren Alabak Taldeak Altzon, bi helburu nagusirekin. Batetik, eraso guztiak salatzea, eta, bestetik, saretze feministaren garrantziaz ohartzea.

Lehen helburu horri buruz, "inguruan gertatzen diren egoera zapaltzaile eta baztertzaileak ikustaraztea, eta horien inguruko hausnarketa egitea" gaineratu dute antolatzaileek. Saretze feministaren garrantziaz ohartzeari buruz, berriz, "inor bakarrik ez dagoela jakinaraztea, elkarrekin gaudela eta elkarrekin aurrera egin behar dugula. Finean, bertan bildu ginen guztiok ahaldunduta ateratzea".
 
Hamar minutu inguruko ekitaldi bat egin zuten. Narratzaile batek testu bat irakurtzen zuen bitartean talde feministako kideak testuan aipatzen zena antzezten ibili ziren momentu berean, isiltasunean. "Oso ekitaldi bisuala" izan zen.
 
Testuak hainbat zati zituen. "Hasteko, emakume gazteok parrandan eta etxera bueltan jasan beharreko erasoez hitz egin genuen. Jarraian duela lau urte Euskal Herrira bizitzera etorri zen emakume zaintzaile eta garbitzaile baten inguruan, eta, azkenik, jasotzen dituen komentarioen harira eskolan hitz egiteari utzi dion ume baten inguruan jardun ginen. Lau pertsonai horiek antzeztuak izan ziren", zehaztu dute antolatzaileek.
 
Ondoren, antzeztu gabe beste eraso batzuen inguruan hitz egin zen: "Jihaba jantzita duen emakumeari egindako begiradak, ama ez izatea erabaki duenak edo eraso bati ausardiaz erantzutea erabaki duen emakumearen inguruan ematen diren zurrumurruak...". Bitarte horretan beste taldekide batzuk ahoa zeloz tapatuta zutela ikusleen tartetik ateratzen joan ziren.
 
Amaieran, testuak erabateko bira eman zuen. "Guzti horrekin amaitzeko momentua iritsi dela aipatzen da, indarrak batu, ahaldundu eta aurre egiteko unea dela", gaineratu dute. Orduan antzezleek ahotik zeloa kendu, erratza lurrera bota zuten eta elkarri eutsita talde bat osatu. "Ikusleei ahalduntzeko zuzeneko mezuak eman zitzaizkien, elkarri zaindu, babestu eta borrokatzeko animatuz. Denon arten posible dela aipatuz", esan dute taldekoek.
 
Ondoren, (In)justizia patriarkalaren aurrean, saretze feminista lelopean kontzentrazioa egin zen.
 
"Jende asko gerturatu zen ekitaldira eta herritarrak oso hunkituta egon ziren, batzuk baita malkotan ere", esan dute antolatzaileek. "Haien hitzetan, lehen pertsonan larritasuna eta beldurra sentiaraztea lortu genuen; eta bukaeran aldiz, denon indarra ere nabaritu zen. Herrian indarra badagoela nabaritu eta elkarrekin ahalduntzeko bikaina izan zela esan ziguten; baita zoriondu ere".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!