Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Zineklub feminista eta ekitaldia eta kontzentrazioa, astebururako

Ataria 2018ko azaroaren 22a

Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, Altzon ekitaldiak antolatu dituzte.

Azaroaren 23an, 20:00etan, zineklub feministaren barruan, Trapu zikinak asanbladan gordetzen dira dokumentala ikusi ahalko da, udaletxeko aretoan.
 
Azaroaren 25ean, 13:00etan, ekitaldia eta kontzentrazioa egingo dira, (In)justizia patriarkalaren aurrean, saretze feminista lelopean, (B)eroa Talde Feministak eta Mariren Alabak Taldeak antolatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!