Igandean egingo dute Altzoko herri antzerki ibiltaria

Ataria 2018ko azaroaren 15a

Gure Haundiaren ibilerak herri antzerkia egingo dute igandean, 11:00etatik aurrera. Altzo Azpiko errotatik abiatuko dira eta Altzo Muinoko plazan amaitu.

Antzerkia urrian ziren egitekoak, baina eguraldia zela eta, atzeratzea erabaki zuten. Komeni da herri antzerkia ikustera joan nahi dutenek kotxea Altzo Muinon uztea, eta bukatutakoan jasotzea. Hain justu, Altzo Muinotik 10:30ean oinez abiatuko dira antzerkiko parte hartzaileak zein nahi duten guztiak Altzo Azpira.

Antzezlan ibiltaria Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitzan oinarrituta dago eta 30 herritar inguruk hartuko dute parte. Agustin Amianok zuzendu du lana eta gidoia ere berak idatzi du. Antzezlanaz gain, hainbat lan edo erakustaldi egongo dira, ibilaldia borobiltzeko helburuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!