Bertan behera geratu da bihar Altzon egitekoak ziren herri antzerkia

Ataria 2018ko urriaren 26a

Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, azkenean 'Gure Haundiaren ibilerak' herri antzerki ibiltaria azaroaren 18ra atzeratu dute.

Ilusio handiz ari dira prestatzen altzotarrak Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitzari buruzko hainbat pasarte jasotzen dituen antzerki ibiltaria. Hain justu, herriko hainbat lekutan egiteko prestatu dute obra, ibilbide bat eginez. Baina biharko eguraldi kaxkarra dago iragarrita, eta azkenean atzeratzea erabaki dute. Azaroaren 18an, igandea, egingo dute. 10:30ean elkartuko dira Altzo Muinon gero oinez Altzo Azpira jaisteko denak batera, aktoreak eta ikusleak. Herri antzerki ibiltaria 11:00etan hasiko da Altzo Muinoko elizaren atarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!