Lau ikastaro antolatu ditu Altzoko Udalak, aurtengo ikasturterako

Ataria 2018ko irailaren 17a

Eskaintzen diren ikastaroez gain beste ikastaroren bat egiteko proposamena izango balu norbaitek, udaletxera joan ahal izango du, eta bertan bideratuko dute, beti ere taldea osatzen bada.

Helduen soinketa: astelehena, asteazkena eta ostegunetan izango dira saioak, Batzarremuñoko gelan 16:30etik 17:30era. Interesatuek udaletxean eman beharko dute izena eta 70 euroko kuota ordaindu. Ikastaroa irailaren 17an hasiko da.

Yoga ikastaroa: astelehen eta asteazkenetan 20:15etik 21:45era Batzarremuño eraikinean. Lehendabiziko saioa urriaren 1ean izango da eta interesatuak udaletxean izena eman behar dute irailaren 25a baino lehen. Ikasturte osoko kuota 165 eurokoa da.

Dantza ikastaroa: Izena Udaletxean eman beharko da irailaren 28a baino lehen. Urteko kuotak ondorengo hauek izango dira. Haur 1: 50 euro, 2 haur: 90 euro, 3 haur: 120 euro.

Euskara ikastaroa: Taldeak osatzen badira euskara ikastaroak herrian bertan eskainiko ditu. Udalak diruz lagunduak izango dira. Izena emateko eta informazio gehiagorako, deitu 943652413 telefono zenbakira edo hurbildu udaletxera, irailaren 25a baino lehen.

Ikastaroak aurrera eramateko, gutxienez 8 laguneko taldeak osatu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!