Irailaren 29an Amaiurrera irteera

Ataria 2018ko irailaren 17a

Irailaren 29an txangoa egingo dute altzotarrek Nafarroako Amaiurrera. Irailaren 25eko eguerdiko 13:00ak baino lehen eman beharko da izena, udaletxean.

EGITARAUA

Irteera: 08:30ean Altzoko Plazatik

10:00etan Amaiurko Errota eta Tolarera bisita eta mokadutxoa.

Ondoren herrira ta Amaiurko Gazteluko aztarnetara bisita. Bertako azalpenak Aranzadiko arkeologo batek emango ditu.

14:00ak aldera, bazkaria Arizkungo Ordoki erretegian.

Arratsaldean Elizondora, norberaren kontura ibiltzeko denborarekin.

Itzulera: iluntzeko 21:00ak aldera Altzoko Plazan.

Prezioa: 35 € pertsonako: autobusa, bisitak eta bazkaria barne.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!