'Handia' filma

Bukatu da 'Handia'-rentzat Oscar saria jasotzeko bidea

Ataria 2018ko irailaren 6a

Espainiako Zinema Akademiak Campeones filma aukeratu du Oscar sarietarako hautagai bezala. Handia-rekin batera Todos lo saben filma geratu da bidean.

Altzoko Handiaren bizitzan oinarritzen da Handia filma. Pelikularen egileek Twitter bidez eskertu diete Oscar sarietarako hautagai izateko bidaian lagundu dieten guztiei. "Ederra izan da", azaldu dute eta Campeones pelikulari animoak eman dizkiote hemendik aurrera izango duen bidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!