Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Joxe Amiano eta Andres Agirre txapeldun

Ataria 2018ko abuztuaren 2a

Altzoko San Inazio festen barruan, uztailaren 30ean, urteroko mus txapelketa herrikoia ospatu zen Elordi elkartean. Bertan, Amiano eta Agirre altzotarrak izan ziren txapeldun.

Guztira, 16 bikotek hartu zuten parte herriko jaien barruan ospatu ohi duten txapelketan. Tradizio bilakatu da dagoeneko jarduera hau, eta aurten ere, 8 erregetara jokatu dute. Bikote bakoitzak, hurrengo fasera sailkatzeko 40 puntuko 3 ustel irabazi behar zituen, eta horiek lortzen bakarrak, Joxe Amiano eta Andres Agirre izan ziren.

Haiekin finalean aritu baina irabazterik izan ez zutenak, berriz, Joxe Manuel Artola herritarra eta Alfonso Alegrías izan ziren. Azken emaitza hiru eta bikoa izan zen. Hirugarren eta laugarren postuetarako lehian ere bertakoak izan ziren nagusi: Aitor Murua eta Ander Zubeldia. Hauek, Iñaki Olano herritarra eta Leaburu bedaiotarra garaitu behar izan zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!