Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Festa oraindik ez da amaitu Altzon

Ataria 2018ko uztailaren 31

Jaien azken eguna dute gaurkoan Altzon. Goizean jendez bete da plaza, eta txakolina dastatzeaz gain, txorizo eta haragi egosi pintxoak jateko aukera izan dute.

Jan-edanak alde batera utzi eta arratsaldea kultur ekitaldiz josia izango dute altzotarrek. Hasteko, Kukai dantza konpainiaren eskutik, Gelajauziak ikuskizuna izango da plazan, 18:00etatik aurrera. Segidan, trikiti doinuak izango dira, Joselu Anaiak taldearekin.

Gauean, berriz, bertso doinuek hartuko dute Altzo. Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika arituko dira 22:30etik aurrera herriko frontoian. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Manu Olano.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!