Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Altzoko Handiaren herrira erraldoiak joan dira bisitan

Irati Saizar Artola 2018ko uztailaren 29a

Altzoko erraldoia jaio zela 200 urte bete dira aurten eta erraldoien topaketa egin dute omenaldi modura. Txantreako eta Bergarako konpartsek hartu dute parte.

Herrian barrena jai giroan ibili dira Txantreako eta Bergarako konpartsetako erraldoiak. Eskolatik abiatuta kalejira egin dute lehendabizi herrian barrena, eta plazan dantzekin amaitu dute topaketa. Guztira hamalau erraldoi handi eta hainbat txikik hartu dute parte, eta ipotxak ere izan dituzte lagun. Ondoren, afal aurretik sorpresa bat izan dute herritarrek. Iñaki Moyuak egindako erraldoiaren erreplika dagoen lekuko atea zabaldu dute, eta jendeak gerturatu eta argazkiak ateratzeko moduan jarri dute une batez. Horren ostean, Zahagi ardorako prestatu dira eta gauean, Artea eta Alurr dantza taldeen emanaldia izango dute frontoian. Jarraian, Gabenara musika taldearekin dantzaldia izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!