(B)eroa Talde Feministaren aurkezpena, Altzoko Egun Feministan

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Egun Feminista antolatu dute Altzon ekainaren 22rako. Mural pintaketa, (B)eroa Talde Feministaren aurkezpena eta bertso afari feminista antolatu dituzte.

Ekitaldiak 16:00etan hasiko dira, mural pintaketarekin. Ondoren, 19:00etan, herriko (B)eroa Talde Feministaren aurkezpena egingo dute. Egunari bertso afari feministarekin emango diote amaiera. 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 15 euro balioko ditu, 12 euro ikasle eta langabetuentzat. Txartelak salgai daude Segoretxen, udaletxean eta Tolosako Amaiur tabernan. Bertso afarian parte hartuko duten bertsolariak Eli Pagola, Maialen Akizu eta Maider Arregi izango dira. Izena emateko epea ekainaren 19an bukatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!