San Inazio Jaietako IV. Kartel Lehiaketa martxan dago

Ataria 2018ko ekainaren 12a

Altzoko San Inazio Jaien IV. Kartel Lehiaketa abian da. Bi mailetan egingo da, 12 urte artekoa, eta 13 urtetik aurrerakoa.

Kartela A4 tamainako paper zurrun batean aurkeztu behar da. Aukera guztiak onartuko dira: marrazkiak, argazkiak, collageak, argazki muntaiak, artelan abstraktuak...

Kartelak udaletxean aurkeztu beharko dira, ekainak 19a baino lehen. Aurkezterakoan kartelaren atzealdean ezizena jarriko da. Kartelarekin batera, gutunazal itxi baten barnean datu pertsonalak ipini eta azalean ezizena idatziko da. Sariei dagokionez, 12 urte arteko mailan marrazteko material sorta bat jasoko du irabazleak, eta 13 urtetik gorakoentzat herri afarirako bi sarrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!