Iñaki Olano, hirugarren Segura-Zerain lasterketan

Ataria 2018ko maiatzaren 7a

Argazkia: Goierriko Hitza

Podium bat gehiago Iñaki Olanorentzat. Oraingoan Segura-Zerain mendi lasterketan hirugarren izan da altzotarra.

95 korrikalarik hartu zuten parte 25 kilometroko lasterketa luzean. Julen Larruzea larrabetzuarrak irabazi zuen, helmugara errenka iritsi zen arren, 02:13:20ko denbora eginda.

Sprintean erabaki ziren bigarren eta hirugarren postua. Olanok, baina, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen, Martin Diez segurarra segundo bat lehenago helmugaratu baitzen.

Lehen 20 sailkatuen artean bada eskualdekorik: Ibai Madina berrobitarra zazpigarren izan zen, (02:23:30) eta Iosu Goñi amezketarra 12. postuan sartu zen helmugan (02:29:52).

Emakumezkoetan azkarrena, Ainhoa Sanz urretxuarra izan zen (02:34:45). Bigarren Marta Antoñana bizkaitarra helmugaratu zen, eta hirugarren Amaiur Iglesias errenteriarra izan zen.

[Argazki gehiago Goierriko Hitzan]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!