Altzoko Handia ezagutzeko bisita gidatuak, aukeran

Ataria 2018ko martxoaren 28a

Altzoko Udalak jakinarazi bezala, azken aldian erabateko ospea hartu duen Altzoko Handia ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ari dira herrian. 

Larunbat, igande eta jai egunetan izango dira aipatu bisitak, 11:00etan, herriko plazatik abiatuta. Tokia erreserbatu nahi izanez gero, telefonoz egin daiteke eskaera ondorengo bi zenbakietako batean: 943 652413an edo 943 652262an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!